UBR eta Avia Eibar, duelua Ohorezko B Maila laugarren jardunaldian, bi taldeek garaipena behar dutela behealdetik ihes egiteko. Bi kluben artean postu bateko aldea baizik ez dago, Eibar bederatzigarren postuan baitago, Universitario taldea postu bat beherago, eta Uribealdea RKE eta Gaztedi RT, multzoko azken eta azken-aurreko postuetan, biak ere batere garaipenik gabe.

Talde gipuzkoarra ondo finkatuta dago Estatuko errugbiko zilarrezko kategorian, eta joan den asteburuan lortu zuen lehen garaipena Uribealdearen aurrean, 13-12 emaitza estuarekin. Fangoko kiroldegikoek, berriz, ez dute garaipenik lortu orain arteko hiru partiduetan. Azken bi lehietan ez zuten zorterik izan emaitza positiboa eskuratzeko.

Eibartarrek aurreko denboraldiko jokalari gehienak dituzte plantillan, eta, urte honetan, jauzi egin, eta goialdeko postuetan egon nahi dute, igotzeko playoff-etan lehiatu ahal izateko. Halaxe adierazi zuen klubeko presidentea den Yñaki Arrizabalagak prentsan. Favio Zúñiga aurrelaria, Facundo Coronel zabaltzailea, Federico Scarlato lehen lerroko argentinarra, eta Patricio Albertario eta Nacho Gea dira Gastón Ibarburuk zuzentzen duen plantillara sartu diren jokalari berriak.

Universitario taldeak lehen garaipena bilatuko du bere feudoan, talde gogor baten aurrean, ez baitu sekula amore ematen, Uribealdearen aurrean frogatu zuenez.

Fede eta Torronen taldeko jokalari batzuk prest daude honezkero hitzorduan lehiatzeko, baina oraindik badago bajaren bat. UBR taldekoek badakite zein garrantzitsua den lehia, garaipen batekin jauzi txikia egingo bailukete taulan, behealdean dituzten arerioek Gernika eta Getxoren aurrean eskuratzen dituzten emaitzen bizkar.

Akatsak gutxitu, lerroko joko irekia bilatu -emaitza bikaina izan baitu- eta amaierara arte kontzentrazioa gorde, jokoan dauden puntuei alde egiten ez uzteko; horiexek izango dira gakoak garaipena etxean gera dadin.

Eta, jakina, beti bezala, jarraitzaile leialen bultzada.

GORA UBR!

4 Jardunaldia. Ohorezko B Dibisioa -“A Multzoa”. // Larunbata, urriak 5. 18:30etan

  Errekaldeko kiroldegia. (Bilbo).