Barbariansek bi neurketak irabazi ditu. Larrean irabazi ostean, Bilboko taldea sailkapeneko goiko alderdian jarri da, gaurko aurkariarekin berdinduz.

Barbarians, lehenengo zatian zelaian nagusi izan da, bere etsaia lerro guztietan gailenduz. Nagusitasun horren ondorioz, atsedenaldira 0-19 markagailua alde zuelarik heldu da. Atsedenaldia eta gero, etxeko taldeak hobetu du, jariortasun gehiagorekin aurkariaren lerroetan aurpegia emanez; modu horretan, puntu batzuk gehituz.

Azkenik, partida 7-19ko puntuaketarekin bukatu da. Avia Eibar Rugby “B” taldea, Barbarians-eko hurrengo etsaia izango da, neurketa Fango-n jokatuz.

Zornotzako Urgozo 7 vs UBR “B” – Barbarians. 19 // Euskal Liga-2. Dibisioa/B Taldea.