Barbarians taldea, hurrengo larunbatean Avia Eibar “B” taldearen aurka Fangon jokatuko du; aipatutako azken talde hau, egun sailkapeneko azken postuan aurkitzen da, markagailuan zero garaipen dituelarik.

Eibartarrak, beheko partetik ihes egiteko puntu batzuk lortzera helduko dira Errekaldera. Bestetik, Barbarians neurketa irabazten ahaleginduko da, ohorezko postuetan mantentzeko eta era horretan, ikasturte honetan adostutako helburuak lortzeko bidea egiten jarraitzeko.

Bilboko entrenatzaileak esandakoaren arabera, Unai Zuazola, bere mutilak zelaira guztia ematera aterako dira; aurkaria sailkapeneko azken postuan egon arren, eta neurketa errazagoa, edo garaipena, era erosoago batean lortu daitekeela iruditu arren, garaipena, ez da indarrik gabe eta hasierako txistutik aurrera lanik gabe lortzen.

 

Larunbata, urriak 26-16:00etan. Errekaldeko kiroldegia.

UBR “B” – Barbarians vs Avia Eibar “B”.

Euskal Liga. 2. Dibisioa. B taldea.