Partiduak bi zati oso desberdin izan zituen: lehen aldia bertako taldearen arrakastaren oinarria izan zen; bigarren aldian, berriz, gasteiztarrak nagusitu ziren, baina, bilbotarren defentsari esker, ezin izan zuten tanto gehiago egin.

Universitarioaren irteera apartekoa izan zen, partiduko hirugarren minutuan Antton Orrantiak lehen entsegua egin baitzuen.

Hala ere, Beltránen jokalariak ez ziren jokoz kanpo geratu. Gaztedik aukerak izan zituen, baina ez zuen tantoa egitea lortu, funtsean berak izandako akatsen ondorioz.

Fede eta Torronen jokalariek ondo asmatu zuten egoera horri etekina ateratzen. Talde osoaren joko onari esker, beste entsegu bat egin, eta tartea handitu zuten markagailuan.

Bertako taldearen joko korala eta ekintza ikusgarriak izan ziren, hala esku-jokoan, nola banakako zenbait igoeratan. Joko bikain horri esker, Unik tantoa egin zuen berriz, Sáenzek beste entsegu bat gauzatu baitzuen, bigarrena 14. zenbakiko jokalari bizkaitarraren kontuan.

Lehen zatiko erdialdea baizik igaroa ez zela, bizkaitarrak tarte handia egina zuten markagailuan.

Gaztedik ez zuen, baina, partidua hain arin galdu nahi, eta, joko onik erakutsi ez arren, jo eta su aritu zen, bai eta entsegu batekin tantoa egitea lortu ere, atsedenaldira joateko bi minutu falta zirela.

Alabaina, azken txistua entzun aurretik, De Klerk-ek berriz erakutsi zuen zein ona den ostikatzen, zigor kolpe batekin tantoa egin baitzuen. Markagailuan 24-5 emaitza zegoela joan ziren atsedenaldira.

Aldageletatik itzultzean, irudia aldatu zuten gasteiztarrek, joko askoz hobea erakutsi baitzuten, eta, horri eskerrak, Romerok entsegu bat gauzatu, eta tantoa egin zuen.

Horrek bultzada eman zien bisitariei, eta askotan lortu zuten 22ko lerrora iristea, baina bertako taldea bikain aritu zen defentsa-lanetan eta Gaztedik ezin izan zuen tantorik egin.

Jokaldiko gainerako minutuetan, ekintza-trukea izan zen, nola zelai batean hala bestean. Hala ere, defentsak nagusitu ziren beti, tantoa egiteko batzuek eta besteek egindako ahaleginen gainetik.

Partiduaren amaieran, UBR-ren garaipena, 24-10 emaitzarekin; hau da, beraz, Universitario taldearen ondoz ondoko hirugarren garaipena.

GORA UBR!!

 

Universitario Bilbao Rugby 24 vs Gaztedi Rt 10.

6 Jardunaldia.  Ohorezko B Maila.