Azaroaren 9an, larunbata, Vigoko (Galizia) Kaleido Universidade taldea El Fango kiroldegira etorriko da. Vigoko taldea zortzigarren postuan dago, aurreko partidan Uribealdeko bizkaitarrei irabazita.
Pablo Cabrera argentinarrak zuzendutako talde honek bilbotarren ibilbide berdintsua egin zuen Ohorezko B Maila heldu zenean. Promozio fasean Gaztedik kaleratu zituen, baina zilarrezko kategoriara zuzenean igotzea lortu zuen, federazioak talde filialen liga ontzat eman ostean.
Galiziarrek hainbat jokalari argentinar sartu dituzte denboraldi honetan, eta bereziki aipatu behar dugu 9 zenbakia daramana, Ezequiel Gabardos. Bere posizioan ligako jokalari onenetako bat dela esan dezakegu. Aurrelariak trebezia handiz zuzentzeaz gain, ezker oinarekin darabilen jokoa benetan arriskutsua da, eta anotazioak egiteko erraztasun ikaragarria dauka. Era berean, Vigo RC taldeak Falemaka Tatafu hirugarren lineako jokalaria berreskuratu du, Tongakoa; izan ere, pasa den denboraldian lesio bat izan zuen sorbaldan.
Beraz, galiziarrek jokalari sendo eta erabakigarriak dituzte beren lerroetan, eta, dudarik gabe, aurkari ona izango da UBR taldearen “egoera ona” neurtzeko.
Universitario taldeak kideak berreskuratu ditu hitzordu honetarako, baina oraindik ere ez dira den-denak larunbat honetarako prest egongo.
Partida garrantzitsua da bilbotarrentzat, izan ere, garaipena oso baliotsua izango litzateke iraupena bermatzeko, eta hori da Fangokoen helburu nagusia.
Maila handiko norgehiagoka dugu hau, eta Universitarioko jokalariak kosta ahala kosta irabazten saiatuko dira.
Universitario Bilbao Rugby vs Kaleido Universidade de Vigo R.C.
8ª Jardunaldia. Ohorezko B Maila. Azaroak 9. 16:30etan.
Errekaldeko Kiroldegia – Bilbo.