Nesken taldea Gipuzkoa aldera doa asteburu honetan, Landarbaso Orkli taldearen aurka jokatzera.

Bi taldeak nahiko berdinduta daude, eta igande honetan Altamiran arituko dira norgehiagokan, biak garaipenaren bila. Bilbotarren kasuan, taularen goiko aldean jarraitzeko aukera izango litzateke, eta, bertakoentzat, sailkapenean maila batzuk igotzeko aukera.

Orkli taldea oso sendoa da fisikoki; aurreko aldea oso bizkorra da, eta irteera guztietan joko arina egiteko gaitasuna dute.

Zalantzarik gabe, defentsa ona ezinbestekoa izango da gure jokalariek puntuak egiteko, eta horretan oinarritu beharko dute beren jokoa, Altamiran irabazi ahal izateko.

Emakumezko Euskal Liga.  7 Jardunaldia.

Landarbaso Orkli vs Universitario Bilbao Rugby.

Azaroak 24 . 12:00etan . Ordizia.