Igoera fasearen konkista.

Barbarians taldea Nafarroa aldera doa asteburu honetan, BRT Menditarrak taldearekin norgehiagokan aritzeko. Taldeko lehen postua dago jokoan, eta irabazleak ia ziur lortuko du igoera fasera pasatzea.

Lekarozko zelaian izango den partidan baldintzatzaile garrantzitsua izango da joko-zelaiaren egoera; izan ere, egun hotz eta euritsuen ostean, dena basaz beteta egongo da. Horren ondorioz, jokoa ez da hain ikusgarria izango, seguruenik, eta jokalariek egoera horri probetxua ateratzen jakin beharko dute, aurkarien akatsak baliatuz. Beraz, egoera horretan ondoen moldatzen denak lortuko du garaipena eta jokoan dauden puntuak lortzeko aukera.

Barbarians taldeak baztandarrei irabazi zien ligaren hasieran, eta bigarren buelta onetan ere fin aritzea espero du.

BRT Menditarrak vs Universitario Bilbao Rugby «B»- Barbarians.

Euskal Liga . 2 Maila. B Multzoa.  7 Jardunaldia.

Azaroak 23 . 16:00etan.