Euskal ligako bigarren itzuliak UBR-ko “B” senior taldearen lehen porrota ekarri zuen. Baztango talde nafarrak 18 eta 12 irabazi zien bilbotarrei, zelaiaren egoerak norgehiagokaren garapenean eragina izan zuen partiduan.

Nafarrek jokoaren pisua eraman zuten denbora gehienean, eta, ondorioz, Zuazolaren jokalariek defentsa lan handia egin zuten.

Barbarians ez zen asko saiatu erasoan, baina eskuko jokoan egindako akats batzuk ezinbestekoak izan ziren, garaipena ez lortzeko eta hurrengo faserako txartela behin betiko eskuratzeko.

Euskal Liga – BRT Menditarrak 18 vs UBR «B» – Barbarians 12.

GORA UBR!!