Uribealdea B taldearen aurrean Barbariansen garaipen sendoa.
Lehen minutuetatik Zuazolaren jokalariek partida primeran bideratu zuten. Hasieratik nagusi, etxekoek alde guztietan eroso jokatzen zuten eta.
Atsedenaldiko emaitzak, 33 eta 0, argi utzi zuen norgehiagokan menderatzaile bakarra zegoela, bigarren zatian berretsita.
Barbariansek jokatu gabe hilabete bat pasa ondoren, erritmoa berreskuratu eta igoera faserako prestatzeko aukera izanik, jokalari guztiei minutuak emateko balio izan zuen partida.
Universitario Bilbao Rugby “Barbarians” 59 vs Uribealdea RKE “B” 5.
Esukal Liga – 10 Jardunaldia.