Bilbotarrak zalantzati hasi ziren Durangokoen aurka, eta hasierako uneetan eremua laga zieten. Bertakoek egoera hori baliatu zuten markagailua haien alde jartzeko, jokoa hasi eta hamar minutura.

Bilbotarren artean ziurgabetasuna nagusitu zen, ez baitziren eroso sentitzen zelaian. Baina denbora aurrera joan ahala, Universitariokoak sendotzen hasi ziren eta jokoaz jabetu ziren. Baloia lortuta, partidari buelta eman eta markagailuan aurrea hartzea lortu zuten.

Carlonen neskak hegaletan izan ziren nagusi, batez ere. Ekintza gehienetan arerioa gainditzea lortu zuten, eskuko pase bidez zein ekintza estatikoen bidez jokaldiak lotuz.

Atsedenaldian, markagailuaren egoera 5 eta 43koa zen. Uni Bilbao taldearen abantaila nabaria zen.

Bigarren zatian joan-etorri etengabean ibili ziren alde bietatik. Durango bere jokoa egiten saiatu zen, baina Universitariok gogor defendatu zuen bere lerroa.

Azken emaitza 10 eta 50ekoa izan zen. Esan dezakegu, beraz, talde bat nagusi izan zela Arripasuetan, argi eta garbi.

Emakumezko Euskal Liga. 2. Fasea / 2. Taldea – 2. Jardunaldia

Durango Nissan Gaursa RT 10 vs UBR 50

GORA UBR!!