Larunbatean, Kanpazar Arrasate izango da Barbarians-en gonbidatua. Multzoko burua den talde honek oraindik ez du partidurik galdu fase honetan.

Arrasate, euskal ligako lehen mailara igotzeko hautagaia, aurkari zaila izango da, ezbairik gabe. Gainera, talka baliagarria izango da gure taldeak bere helburua lortzeko duen lan-gaitasuna neurtzeko.

Garaipena mailaz igotzeko jauzia izango litzateke; beraz, Zuazolaren ardurapekoek jokoan dauden puntuak eskuratu nahi izango dituzte, eta, horrela, haien gaitasuna frogatu.

Defentsa funtsezkoa izango da, Kanpazarrek talde osobetea baitu bere lerro guztietan, erakutsi duenez.
Kontzentrazioa irteeratik, eta aurrelariak zelaian eroso senti ez daitezen saiatzea, tantorik egin ez dezaten: horra bilbotarrek garaipena lortzeko landu beharko dituzten alderdiak.

UBR «B» Barbarians Vs Kanpazar Arrasate. / Euskal Ligaren igoera fasea – 4. Jardunaldia.

Otsailak 15. 15:30etan – Errekaldeko Kiroldegia – Bilbo.

GORA UBR!!