Asteburu honetan Universitario Bilbao Galiziako lurretara joango da Kaleido Vigo taldearekin lehiatzera. Lehen itzulian, 16-10 emaitzarekin irabazi zion.

Vigoko taldea bederatzigarren postuan dago sailkatuta, 31 punturekin, eta badaki Bilbaoren aurkako garaipenak arnasa pixka bat emango liokeela, kategoriari eusteko borrokan. Izan ere, multzoaren beheko aldean estututa eta berdinduta dago dena, eta azken jardunaldiak bihotzekoak jotzeko modukoak izango dira. Alabaina, Bilboko taldeak ondo daki porrot batek aukerak zailduko lizkiokeela, eta, beraz, jakitun da As Lagoas-en izango den borrokaz.

Galiziarrek kalitate handiko jokalari-taldea osatzen dute, eta Ezequiel Gabardos argentinarra nabarmentzen da bereziki: Kaleidoko gol-sartzaile gorena eta ligako jokalaririk onenetako bat bere posizioan. Harekin batera, Tongako hirugarren lerroa de kontuan hartu beharreko beste jokalari bat da: Falemaka Tatafu. Gainera, Facundo Fernández argentinarra, Pontevedrara bigarren itzulirako iritsi zena, partiduan izango da.

Universitario taldea, berriz, ahulduta joango da Galiziara, jokalari batzuk ez baitira egongo hainbat arrazoirengatik. Hortaz, aurkeztuko den taldean baja ugari egongo dira, hala aurrealdean, nola ¾ lerroan.

Hala ere, UBR-k lehian sartuko duen jokalari-zerrenda buru-belarri arituko da borrokan, garaipena eskuratzeko asmoz.

Partidu garrantzitsua da Bilboko taldearen helburuetarako; izan ere, Bizkaikoek garaipena eta emaitza positiboak lortuz gero, kategorian irautea bermatuta egon liteke.

 

Kaleido Universidade de Vigo R.C. Vs Universitario Bilbao Rugby.

 19. Jardunaldia.  Ohorezko B Maila-” A Multzoa”. / Otsailak 23. 12:00etan .

 As Lagoas de Marcosende – (Vigo-Pontevedra)

 

GORA UBR!!