Barbariansen garaipena Zornotzako batailatzaile baten aurka. Norgehiagoka parekatua izan da gehienetan, eta Zuazolaren taldeak bigarren denbora bikaina egin du, jokoan dauden puntuak eskuratuz.

Berdintasun handiko lehen denbora, Amorebietakoek joko estatikoan dituzten egoerak aprobetxatuz agintea hartzeko.

6tik 5erako markagailuak atsedenaldian dena irekita uzten zuen bigarren aldirako, baina Barbariansek garaipena eskuratu nahi bazuen, bere jokoa aldatu beharra zeukan.

Bigarren aldiaren hasiera etxekoen nagusitasunarekin, lehen puntuak bereganatzea lortuz, ekintza honek partidaren zeinua aldatu eta bisitarien nagusitasunari bide eman zion partidaren amaierara arte.

Errekaldetarren joko azkar eta bertikalak agintea eskuratzea egin zuen eta apurka-apurka berdintasuna apurtzera eraman zituen, 13-20 emaitzaren bila.

Hurrengo jardunaldia Iruña RCren aurka izango da bi aste barru Fangon.

GORA UBR!!

Zornotzako URK 13 Vs UBR “B” Barbarians 20  / Euskal Liga – Igotzeko fasea – 6. Jardunaldia.