Bilboko errugbi-taldea hasia da datorren ikasturtean kidego teknikoetan izango diren aldaketak eta berritasunak aurkezten.

Ohorezko B Mailan den gizonezkoen “A” senior taldeak Beñat Lavín izango du entrenatzaile nagusi denboraldi horretan. Kirol-zuzendari gisa klubean egiten duen lanarekin uztartuko du zeregin hori Beñatek.

Laguntza emango dion talde teknikoa itxi gabe dago oraindik, baina Lavinek jarraipena emango dio Fede Sánchezek eta Torronek UBRn egin duten lan handiari, Fango kiroldegikoak Estatuko errugbiko bigarren mailara itzultzean.

 

Bestalde, UBRko gizonezkoen “B” senior taldeak, Barbarians izenez ezaguna denak, euskal errugbiko 1. mailan parte hartuko du datorren denboraldian, eta Mikel Palomerok zuzenduko du. Staff teknikorako izen batzuk zehaztu gabe daude, baina Fredi Ruiz izango du ondoan, Ruizek senior kategorian entrenatuko baitu berriz, zenbait urtez prestakuntzako errugbian aritu ondoren.

 

Eneko Carlonek emakumezkoen taldean jarraituko du lanean; 2020-21 denboraldian hirugarren aldiz zuzenduko du taldea Euskal Ligan.

 

Euskal Ligako 1. mailara igotzeko Barbarians taldea zuzendu duen Unai Zuazola arduratuko da datorren denboraldian 18 urtez beherako taldearen lema eramateaz. Iñigo Amiano eta Iñaki Madariaga izango dira Zuazolaren laguntzaileak Bilboko 18 urtez beherako taldearen staff teknikoan.

 

UBRren kirol-zuzendariaren hitzetan, pertsona horiek hautatu dira aipatutako taldeak zuzentzeko, hainbat arrazoirengatik:

Mikel Palomero etxeko gizona da eta klubeko kategoria guztietatik pasa da, bai eskolakotik bai federatutik, eta ondo baino hobeto ezagutzen du entitatea.

Palomero aspaldi honetan alderdi teknikoan trebatu da, prestakuntzan beste urrats bat egin zuen Zeelanda Berrian, eta, horri esker, hazi eta hobetu egin da, egungo lanpostura iristeko.

Gizonezkoen talde seniorrera jauzi egingo duten jokalari asko zuzendu ditu Palomerok urte hauetan. Egoera horri esker, Barbarianseko entrenatzaile berriak seniorrean estreinatzen diren gazteen alderik onena atera ahal izango du.

Beñat Lavínek azpimarratzen duen bezala, gizonezkoen “B” senior kategoriaren staff teknikoak, zalantzarik gabe, lanean arituko da jokalariaren garapenaren eta hazkundearen alde, klubeko kultura eta kide izateko sentimendua transmititzeko.

Eneko Carlonen kasua emakumezkoen taldearen proiektuaren jarraipena da. Egiaztatu ahal izan denez, lan horri esker, UBR taldeko emakume jokalariek jauzi handia egin dute beren jokoan. Hurrengo urteak itxura interesgarria du gure jokalarientzat, eta, Carlonen eskutik, ahalegina egingo dute aurrera egiten jarraitzeko eta zelaian joko ona egiteko.

Koldo Cuevas izango da emakumezkoen taldearen staff teknikoan sartuko den berritasuna. Haren eskutik, alderdi batzuk hobetu, jauzi kualitatiboa egin, eta laguntza eman nahi zaie jokalariei, kirol-arloko beharrizan desberdinetan, bai beteranoei, bai iritsi berri direnei.

Zalantzarik gabe, Unai Zuazolaren esperientzia da 18 urtez beherakoen entrenatzaile berria izateko aurkezpen-gutunik onena. Etxeko gizon bat, alderdi guztietatik jokalarien onena ateratzen saiatuko dena, azken prestakuntza-etapan, senior taldera jauzi egin aurretik.

Entrenatzaileen lehen aurkezpenak, beraz, UBRren hainbat taldeetan, jarraipena izango dutenak 16 urtetik beherakoen taldearekin hasi eta M8ra.

 

GORA UBR!!