Valtecsa UBR-ren porrota Avilésko taldearen aurka, ligan izandako estreinaldian. Beñat Lavínen jokalarien irudi ona, Pasek Belenos-en aurrean erori arren.

Asturiasko jokalariek Bilbon erakutsi zuten mailaz igotzeko faboritoen artean daudela, partidaren hasieratik beren arrastoa utzi, eta zatirik handienean jokoaren erritmoa markatu baitzuten.

Partida hasi baino lehen, minutu bateko isilaldia egin zuten, Covid-19aren biktimen eta duela gutxi ama galdu duen Irene Alonso gure jokalariaren omenez.

 

Avilésekoen irteera distiratsua, jokoaren lehen minutuan bertan saiakuntza bat egin baitzuten.

Hasierako uneetako ekintza horrek ukituta utzi zituen Lavínen jokalariak; ez zuten beren lekua aurkitzen.

Bestalde, Pasek taldea zelaian nagusitu zen, obalatua argi erabiliz, hainbat ekintza eginez, eta puntuak batuz, zigor-kolpearen edo saiakuntzen bidez. Nagusitasun horren ondorioz, 0-15 puntuekin jarri ziren partidaren 25. minutuan.

Baina Valtecsa UBR-ek ez zuen nahi partida eskuetatik ihes egitea, eta aurkariaren nagusitasuna zapuztea lortu zuen eraso-ekintza bikain batean, saiakuntza bat eginez ordu-erdia igaro baino lehen.

Etxeko taldearen presioa izan zen zenbait minutuz, eta Belenos taldeko jokalari guztiek gogotik jardun behar izan zuten defentsan. Hala, etxeko taldeari eustea lortu zuten, eta akatsik txikiena ere aprobetxatu zuten haien defentsa-lerroa hausteko. Lehenengo zatiaren azken unean beste saiakuntza bat gauzatzea lortu zuen, eta markagailua 7-22 itxi atsedenaldiaren aurretik.

 

Lehen zatiaren hasieran talde bat argi nagusitu zen, baina bigarren aldian berdintasun gehiago egon zen; bi lehiakideek parez pare egin zuten borroka, baina Belenosek eskuratu zituen lehen puntuak.

Unik ez zuen nahi aldi hori eskuetatik ihes egitea, lehen zatian gertatu zen bezala, eta horretan ahalegindu zen. Igor Huerga izan zen UBR taldean gehien gailendu zen jokalarietako bat: ekintza bikain baten ondoren, Levrand-i eman zion obalatua, eta horrek saiakuntza gauzatu zuen, Zubiarrainen transformatuta. Horrek suspense pixka bat eman zion partidari, itxuraz alda zitekeela ematen baitzuen.

Baina itxura besterik ez zen, bisitariek ez baitzuten nagusitasuna galdu etxeko taldearen bultzadaren aurrean. Aurreko minutuetan bezain argi menderatzea lortzen ez zuten arren, beren egoerez baliatu ziren, partida ixteko, 14-32 emaitzarekin.

Valtecsaren porrota Belenos indartsu baten aurrean, baina irudi handia  erakutsita. Partiduan sartzea kostatu zitzaion arren, hoberantz egin zuen minutuak igaro ahala, eta distira handiko uneak eta ekintzak izan ziren.

Eibar RTri gailendu zitzaion Bera Bera izango da hurrengo jardunaldiko lehiakidea Gipuzkoako lurretan.

GORA UBR!!

Valtecsa UBR – 14 vs Pasek Belenos R.C – 32    //   1.Jardunaldia . Ohorezko B Maila.