O.B.M taldea Fangora itzuliko da berriro, oraingoan Ferroleko taldeak egingo dio bisita Valtecsa UBR-ri. Jardunaldi, partida honek garrantzitsua ematen du, sailkapen taulan arazoak izaten ez hasteko.

Ferrol izena eta taldea UBR-ri oroitzapen handiak dakarzkion taldea da, ezbairik gabe; izan ere, 2019ko irailean haien aurrean lortutako garaipenari esker, bilbotarrak Estatuko errugbiko zilarrezko kategoriara igo ziren.

Baina oroitzapenekin bakarrik ezin denez bizi, asteburu honetako jardunaldia markatuta dute bizkaitarrek, Ferrolekoen aurkako partida ezinbestekoa baita arnasa hartzeko eta aukerarik ez galtzeko.

Igande honetako talka ziurgabetasunak markatu du: galiziarrak Bizkaira etorriko ote ziren ala ez, zenbait jokalari koarentenan baitzeuden Covid19a dela-eta, eta, horren ondorioz, aurreko asteburuan jokatu gabe geratu baitzen Hernaniren aurkako partida.

Juan Pablo Chorny argentinarrak zuzendutako taldea Bilbora iritsi da, orain arteko bi jardunaldietan partida bakarra jokatuta, baina, bakarra izanda ere, garaipen argia eta garbia lortuta, Eibarren aurrean, 42-8 emaitzarekin. Emaitza horrek argi uzten du Ferroleko taldeak dakarren arriskua.

Galiziako taldeak Argentinako ordezkaritza ona du, bai teknikarien artean bai jokalarien artean; eta hiru kide gehitu dizkio “gautxoen” koloniari: Matias Calatayud, Matías Ponti pilierra eta “A Malata”-n aspalditik ezaguna den Agustín Galiano atzelaria. Baina izen bat nabarmendu da hasiera honetan Ferrolen, hain zuzen, Kameruneko Kenneth Samjella. Galiziar taldeko hegalak bere marka utzi zuen Eibarko taldearen aurkako partidan, lau entsegu eginez eta zelaian maila bikaina erakutsiz.

Talde gogorra da Galiziakoa, eta duela aste gutxi izandako abiatze biziaren ildoari eutsi nahi izango dio Bilbon.

Valtecsak badaki talkak duen garrantzia, eta partida irabaztea ezinbestekoa izango da Lavínen jokalarientzat.

UBR taldeko jokalariak ligan izandako geldialdi honetan lanean aritu dira beren jokoaren alde batzuk hobetzen eta sustatzen, eta, aldi berean, jokalariak oneratzen.

Ez da marea zuri-gorririk izango Fangon, partida ateak itxita jokatuko baita, baina Bilboko jokalariek badakite beren zaleak telebistei itsatsita egongo direla, taldea ikusten eta animoak eta bultzada ematen. Beraz, ahalegina egingo dute 2020-21 denboraldiko lehen garaipena eskaini ahal izateko.

Bi aste igaro dira partidarik jokatu gabe, baina nabari da jauzi egiteko eta egoerari buelta emateko gogoa; hortaz, azaroaren 22an, UBR lehen minututik aterako da gogotik, puntuak etxean gera daitezen saiatzera.

VALTECSA UBR vs Club Rugby Ferrol– Ohorezko B Maila– 3. Jardunaldia 

Bilbo – Errekaldeko kiroldegia – Azaroak 22. 12:00etan.

 

GORA UBR!!