Ondo hasitakoa ez da beti ondo amaitzen; esaldi horrek ondo laburbildu dezake UBR-k larunbat honetan Unben jokatutako partida. Bilbotarren hasiera ona, baina Eibar taldearen garaipena partidaren amaieran.

Partidan izandako zalantzen eta akatsen ondorioz, Uni Bilbaok amore eman behar izan zuen, puntuak behar zituen eta bere aukerak ondo aprobetxatu zituen Eibarren aurrean.

Bigarren minuturako ezin hobeto abiarazia zen partida Valtecsa UBR-rentzat, Huergak lehen entsegua gauzatu baitzuen, eta Zubiarrainen transformazioari esker 0-7 puntuazioa azaldu baitzen markagailuan, dena alde Errekaldekoentzat.

Baina premia indarrez bultzatzen duen arma bat da, eta etxeko taldeak garaipena behar zuen, saiatu behar zuen egoera aldatzeko.

Gipuzkoarrek ez zuten iparra galdu partidan, bisitariek puntuak lortu ondoren; aitzitik, itzulia eman zioten argi eta garbi.

Bilboko jokalariek izandako akatsek eta deskonexioko egoerek aukera eman zioten Eibarri minutu gutxitan berdintzeko. Hamargarren minutua iritsi aurretik 7-7 puntuazioa zegoen markagailuan, partida hasi berria balitz bezala.

Baina oraingoan, eibartarrek hartu zuten ekimena, obalatuarekin presioa eginez eta ekintza estatikoetan nagusituz. Horrela, eta baloia ederki mugituz, beste entsegu bat lortu zuten, eta markagailuan aurretik jarri.

 

                                                                               (Argazkia: Félix Beitia)

Valtecsa KO geratu zen, aurkaria gainditzeko ezgauza eta indargabe.

Baina Unben lur hartu berria zen Zeelanda Berriko Mounga jokalariak txartel gorria jaso zuen, bere taldea desabantailan utzita, eta esperantza izpi txiki bat ireki zen horrela.

Pixkanaka-pixkanaka, metroz metro, Uni Bilbao aukeraz baliatu zen markagailuari buelta emateko, eta 17-21 puntuazioa azaldu zen atsedenaldia iristeko gutxi falta zela.

Baina, berriro ere, hutsegiteek aukera eman zioten Eibarri, eta taldeak ez zuen alferrik galdu; 22-21 emaitza azaldu zen atsedenaldia iritsi zenerako. Lavínen jokalariak jota geratu ziren, bigarren aldian ikusi zen bezala.

Berrogeita hamar minutu geratzen ziren jokatzeko, jokoa hobekien zerabilen taldeak irabazteko. Eta Eibar izan zen berriro, partida hasi eta hiru minutura, entsegua lortu zuena, Robert Bowd kanadarraren eskutik.

 Bilbotarrak nahi eta ezinean ari ziren, jokalari bat gutxiago zuen Eibar taldearen aurrean: askotan aurkako defentsarengatik eta beste batzuetan, bilbotarrek eurek egindako akatsengatik.

                                                                                (Argazkia: Félix Beitia)

Arauzko denboraren amaieran, 44-21 azaldu zen markagailuan, Valtecsa UBR Unben izandako porrota argi eta garbi islatzen duen puntuazioa. Unik jokoan zuen jauzi txiki bat egitea sailkapenean, datorrenari begira konfiantza pixka bat hartzeko. Alabaina, ikusi zenez, ezinezkoa izan zen.

Ligan abenduko bigarren asteburura arte izango den geldialdia baliagarria izango da lan egiteko eta akatsak zuzentzeko, eta, batez ere, Valtecsak ezarri nahi duen joko-lerroa bideratzen saiatzeko.

Bi aste barru Hernanik hartuko du Landare Tokin Valtecsa. Estatuko errugbiko urrezko kategoriara igotzeko borrokan aritu behar duen taldea da Hernani.  Nabarmenki hobea den aurkari baten aurreko partida, beraz. Bilbotarrek ahalegina egingo dute irudi ona ematen puskaz hobea den talde horren aurrean.  

AVIA EIBAR RT 44 vs VALTECSA UBR 21 –  OHOREZKO B MAILA – 4.Jardunaldia

                                                                                  (Argazkia: Félix Beitia)

 

GORA UBR!!