Emakumezkoen taldea bezala, Valtecsa UBR “Barbarians” asteburu honetan hasiko da Euskal Ligan parte hartzen: Euskal Ligako 1. mailan parte hartuko du, beste zortzi talderekin batera, apirilaren 11ra arte egingo den fase erregularrean.

Ligako estreinaldiko lehiakidea AVK Bera Bera RT “B” talde donostiarra izango da.

Barbarians taldeko plantillak ilusioa eta gogoa ditu obalatua ligan abiarazteko. Denboraldi honi begira, taldeak fitxak aldatu ditu aulkian; sub18 taldetik jauzia egin duten gazteekin eta esperientzia duten eta berrientzat erreferentzia izango diren jokalariekin osatu du plantilla.  

Ilusioz beteriko denboraldia Valtecsa UBR-ko gizonezkoen taldearentzat Euskal Ligan (UBR). Beren arrastoa uzten eta zelaian zeregina ondo egiten saiatuko dira. Larunbatean, zain egoteak piztutako urduritasuna kendu, eta denboraldi honetarako landutako guztia jarri ahal izango dute martxan.

Valtecsa UBR “Barbarians” vs AVK Bera Bera RT “B”. –  1.jardunaldia. Euskal Liga – 1. maila

Errekaldeko kiroldegia. Bilbo. Urtarrilaren 9a. 17:00.

 

 

GORA UBR!!