Gómez Di Nardo UBR taldera iritsi da Aitzol Garmendiaren baja ordezkatzeko, eta klubetik animo  eta besarkada handi bat bidali dizkiogu, errekuperazioa ondo joan dadin eta laster berriro zelaian ikusi ahal izan dezagun.

Agustín alboko sakea jaurtitzeko eta melean sendo  ibiltzeko oso zehatza den jokalaria da. Joko irekian zorrotza da, eta horrek abantaila lerroko lehian ekarpen handia egingo luke.

Klubetan  ez ezik, 2017an Argentina XV.arekin batera Nations Cup txapelketan parte hartu zuen.

Valtecsa UBR Agustinen hirugarren kluba izango da bere kirol ibilbidean, bere jaioterriko “Los 50 de Tandil” taldean,  eta Belgrano Athleticen egon ondoren, azken talde horretan URBAko txapeldun eta txapeldunorde izan zen 2016 eta 2019an.

UBR-rako eskarmentua eta kalitatea  ekarriko ditu.

Gómez Di Nardo, errugbi jokalaria izateaz gain, abokatua da. Argentinatik kanpo duen lehen esperientzia ahalik eta onena izan dadin arlo guztietan ilusioz eta gogoz dator Bilbora .

Gure taldeak eskerrak eman nahi dizkio Ruck Sport agentziari jokalari hau gure klubera iristen laguntzagatik.

 

GORA UBR!!