Ez zen Valtecsa UBR-ren eguna izan. “Otsailaren 14” honetan, San Valentinek ez zituen bere geziak baloira eta hagetara bota nahi izan Valtecsak horiek jotzen zituen unean.

Partidaren hasieran, bi taldeek egoera aztertzeari ekin zioten eta hutsuneak bilatzeari aurkariaren marran. Horiek horrela, UBR taldeak etekina ateratzen jakin zuen, lehen puntuak batuz.

Etxekoak nagusi izan ziren une horretatik aurrera, baina ezin izan zuten islatu, beraiek egindako hutsegiteengatik, nola gidatzean, hala pasean.

Bestalde, Gaztedi ezer esan gabe zegoen artean, eta pixkanaka entsegu-marrara hurbildu, eta lehen zatiaren erdia pasata berdinketa lortu zuen.

Gaztediren aurrealdea ondo jokatzen ari zenez, norgehiagokaz jabetu zen, ekintza estatikoetan nagusi baitzen eta baloiarekin joko bikaina egiten baitzuen. Aldi berean, bilbotarrek akatsak egiten zituzten, eta arau-hausteak ere bai; azkenean, UBR taldeko kideei txartel horia atera, eta aldi baterako kanporatu zituzten.

 

Baina berdinketa ez zen bakarrik markagailuan izan: Bilboko taldeko Joseba Hernández bigarren lerroa kanporatu eta bi minutu igaro ondoren, epaileak Josu Garcíari, Gaztediko 12. jokalariari, txartel gorria atera zion; beraz, azken txanpan bi taldeak geratu ziren 14 jokalarirekin.

Une horretan agertu zen Duwayne Stoffels, partidako funtsezko gizona, tantoak egiteko eraginkortasuna izateaz gain, zuzen gidatzen baitzituen bere jokalariak.

Atsedenaldian 3-13 puntuazioa zegoen markagailuan: ordura arte Arripausuetan talde bat nagusitzen ari zela erakusten zuen.

Aldageletatik itzulita, Universitario Bilbao zuzenago eta erasokorrago jokatzen hasi zen, arabarrak gaindituz. Arabarrek ikusi zuten, hamar minutu eskasetan, etxekoek partidari buelta eman ziotela eta berdinketa lortu zutela berriz, 13-13.

Etxekoen nagusitasuna ikusten zen zelaian, baina, lehen aldian bezala, ezin izan zuten gauzatu; saiatu arren, ez zuten tantoa egitea lortzen.

 

Defentsa-ahaleginean, Gaztedik hainbat arau-hauste egin zituen, bai eta epaileak adierazi ere: txartel horia atera eta aldi baterako kanporatu zuen Antia 55. minutuan, eta bigarren txartel horia jaso zuen García 61. minutuan; bigarren txartel horia atera ziotenez partidatik kanporatu zuten, eta 13 jokalarirekin utzi zuen bere taldea une horretan.

Lavinen jokalariek aukera aprobetxatu zuten, eta, talde osoaren ekintza bikain baten ondoren, Valtecsa UBRri arnasa eman zion entsegua lortu zuten. Zaratek transformazioa egin zuen, eta 20-13 azaldu zen markagailuan, amaierarako ordu laurdena falta zela. Norgehiagoka nola zegoen ikusita, nahikoa izan zitekeela ematen zuen.

Gaztedik bazekien partida garrantzitsua zela, eta, minutu horietan gizon bat gutxiago eduki arren, modua bilatu zuen gertatzen zenari buelta emateko eta arerioa estutzeko.

Akatsen eta zalantzen ondorioz, etxekoek nagusitasuna galdu zuten, eta epaileak seinalatu zituen arau-hausteak egin zituzten. Ondorioz, Agustín Gómezek txartel horia jaso zuen amaierarako hamabi minutu falta zirela.

Partidaren azken zatian, aurkariak etekina atera zion melen zuen nagusitasunari, eta, hala, zenbait ekintzatan entsegu-marrara iristea lortu zuen. Iván Romerok entsegu bat egin zuen eta, horren ondoren, Stoffelsek transformazioa, markagailuan berdinketa ekarri zuena: 20-20.

Eta azken minutuetan bisitariek ostiko batekin asmatzea lortu zuten, minutu batzuk lehenago etxeko taldearentzat ezinezkoa izan zena. Horrela, garaipena lortu zuten (20-23) berdintasunak markatutako partida honetan.

 

 Valtecsa UBR 20 Vs Gaztedi RT 23 – Ohorezko B Maila / 10.Jardunaldia / Otsailak 14.

 

GORA UBR!!