Barbarians txapelketara itzuliko da aste batzuetako etenaldiaren ostean, bai atsedenaldi edo bai partiden atzerapenagatik, eta Arripausueta izango da Valtecsa UBR “B” ek berriro berdegunera salto egingo duen agertokia.

Partida bigarren jardunaldiko atzeratuari dagokio, eta atzerapena gertatu eta bi hilabetera heldu da.

Durango da txapelketako liderra, hiru garaipenekin bere hiru topaketetan. Barbarians seigarren postuan dago, orain arte jokatutako bi partidetan garaipena eta porrota lortuta.

Erasoan gertatzen diren egoerak aprobetxatzea eta defentsa bikaina egitea, ez eroso moldatzeko eta etxeko taldeak bere jokoa egin ahal izateko, funtsezkoak dira jokoan dauden puntuak eskuratzeko.

Aurkari gogor baten aurka duelua, baina Barbarians taldeak egun hauetan egindako lana islatzeko eta Arripausuetan zerbait positiboa ateratzeko gogoz.

 GORA UBR!!!

                     Durango Nissan Gaursa RT vs Valtecsa UBR “B” Barbarians. – Euskal Liga – 1. Maila

                                                    Arripausueta-Durango / Martxoak 6. 16:00etan.