Aitor Jauregi Orbe jaunak, Universitario Bilbao Rugby Clubeko Presidente den aldetik eta bere estatutuen 20. eta 21. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, bazkide guztiei dei egiten die 2021eko apirilaren 18an egingo den Ohiko Batzar Orokorrerako.

Lekua:

COVID-19aren eragin ekonomiko eta sozialari aurre egiteko ezohiko premiazko neurriei buruzko martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 40.1 artikuluaren bigarren lerrokadan xedatutakoaren arabera, eta Lehendakariaren martxoaren 6ko 13/2021 Dekretuaren bidez Alarmako Estatuaren indarraldia kontuan hartuta, urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuak, 2020ko urriaren 29ko ebazpenaren bidez Diputatuen Kongresuak 2021eko maiatzaren 9ra arte luzatutakoak agintzen duena jarraituz, pertsona-taldeak espazio pribatuetan egoteko murrizketen indarraldiaren ondorioz telematikoki egingo da.

Bideokonferentzian parte hartzeko mezu elektroniko bat bidali behar da 2021eko apirilaren 15a baino lehen, helbide honetara: info@ubrbilbaorugby.eus  izen-abizenak, NAN zenbakia, telefonoa eta helbide elektronikoa batzen delarik. Bidalitako helbide elektroniko horretan parte hartzeko jarraibide zehatzak jasoko dira, sarbide-esteka, identifikazioa, nola erabili ahots-eskubidea, nola baliatu boto-eskubidea eta abar.

19:30. Lehen deialdia. Balio osoz eratuta geratuko da boto-eskubidea duten bazkideen % 50ek parte hartzen badute, hau da, batzarrean botoa emateko eskubidea izango luketen 304 bazkideetatik 152k.

20:00. Bigarren deialdia. Balio osoz eratuta geratuko da bertaratutakoen kopurua edozein dela ere.

Gai-zerrenda:

Lehenengoa.- Presidentearen aurkezpena.

Bigarrena.- 2019/2020 denboraldiko kontuak onartzea.

Hirugarrena.- 2020/2021 denboraldiko aurrekontua onartzea. 2019/20 denboraldiko kontuak eta 2020/2021 denboraldiko aurrekontua ikusi nahi dutenek posta elektronikoz eska ditzakete hurrengo helbidera bidaliz: info@ubrbilbaorugby.eus 

Laugarrena.- Zuzendaritza Batzordea berritzeko hauteskunde-egutegia onartzea.

Bosgarrena.- Erreguak eta galde-eskeak.

                 

                                                                                                Bilbo. 2021-4-2.