Valtecsa UBR “B” Irunera joango da Zaisa Txingudi taldearen aurka bigarren  fasean hasiera emateko. Talde horrek Barbariansek baino bi postu gorago amaitu du lehen fasea sailkapen-taulan.

Gauzak ez zitzaizkien ondo joan bilbotarrei hilaren 10ean, larunbatean, Irunen izandako norgehiagokan; izan ere, Zaisa nagusitu zen gutxienekoagatik, eta bilbotarrek larrutik ordaindu zituzten bigarren aldiko akatsak.

 

Valtecsa “B” taldeko jokalariak saiatuko dira lehen itzuliaren azken aldian eskaini zuten aurpegi positiboa erakusten; izan ere, Palomerok zuzentzen dituen jokalariek talde honek duen jokoaren kalitatea erakutsi zuten. Eta zergatik ez? Lehen fasean izandako porrotaren arantza.

Larunbat honetako aurkariaz gain, Valtecsa UBR “B” taldeak AVK Bera Bera “B” eta Atlético SS/Hernani CRE taldeen aurka neurtuko ditu indarrak. Dena ondo bidean, bigarren fasea ekainaren 19-20ko asteburuan amaituko da.

GORA UBR!!

                               Zaisa Txingudi Rugby Taldea Vs Valtecsa UBR “B”/ Euskal Liga -Senior 1. Maila. (2.Fasea)
                                                                                Larunbata 1 / 16:30etan – Irún.