Barbariansek bigarren fasea Zaisa Txingudiko talde gipuzkoarraren aurkako garaipenarekin hasi du.

Hasiera elektriko baten ostean, Barbariansek hartu du norgehiagokaren lema. Hiru laurdenetako lan bikainari eta Bilboko aurrelariei esker, digitu batzuk batu ditu Valtecsa “B” k.

Jokoaren erritmoak ez zuen behera egin, minutuek aurrera egin ahala, eta Barbariansek sendotasun handia erakutsi zuen fase estatikoetan eta arina joko irekian.

Ez zen asko aldatu norgehiagoka bigarren zatian, eta bilbotarrek ondo jarraitzen zuten.

 

  (Argazkia: Zaisa Txingudi)

Erlojuak aurrera egin bitartean nekeak gora egin arren, Barbarians taldeko kideak ondo aritu dira berdegunean.

Emaitza bikaina lortu du Irunen, baina, batez ere, sentsazio onak bigarren fasearen hasiera honetan.

Palomeroren mutilak zazpi egun barru itzuliko dira zelaira AVK Bera Bera “B” ren aurka Fangon

 

GORA UBR!!!