Errekaldeko zelaian izan zen igande honetan, maiatzak 2, Estatuko txapelketarako sailkatzeko balio zuen triangeluarraren bigarren eta azken jardunaldia, eta Hernaniko taldeak lortu zuen sailkapena, Uni Bilbao eta Gaztedi talde arabarra mendean hartuta.
Bizkaitarrek eta gipuzkoarrek eman zioten hasiera jardunaldiari Bilbon. Partida horretan, etxekoek ondo jakin zuten bisitarien erasoei eusten eta aurrez aurre jokatzen. Alabaina, Hernanik Huergaren jokalariak baino zailduago dagoen taldea du, pisu handiagokoa eta desorekatzaileagoa den aurrealdea duena.

                                                                                     (Argazkia: Alfredo Montaña)

Hala, norgehiagoka apurtzen hasi zen, arerioa bere aldera eramanez, eta 0-41 emaitzarekin garaitu zuen.

Dena dela, porrot horrek ez du Uni Bilbaoren irudi handia lausotzen.

Bigarren norgehiagokan, arabarrak eta etxekoak lehiatu ziren, eta arabarrek irabazi 61-10 emaitzarekin.

                                                                                        (Argazkia: Alfredo Montaña)

Lehia horretan, bilbotarrek, aurreko neurketako nekea eta higadura nozitu arren, maila onean jokatu zuten, meritu handiko ekintzak eginez, zailduago zegoen talde baten aurka.

Hernanik eta Gaztedik itxi zuten triangeluarra, Estatuko sailkapenerako postua eskuratu nahian, eta gipuzkoarrek lortu zuten.

Hasieran, arabarrak hasi ziren agintzen, baina Hernani ondo baliatu zen bere aukerez, eta buelta eman zion partidari, 26-12 emaitza jarriz markagailuan arauzko denboraren amaieran.

                                                                                                 (Argazkia: UBR) 

 

Ikusgarria izan da Bilboko gazteen txapelketa, askoz ere zailduagoak diren bi talderekin neurtu baitira. Horrela, triangeluar hau baliagarria izan da 16 urtez azpikoen taldeak hazten eta osatzen jarrai dezan.   

Hernanik ondo merezita lortu du sailkapena, Gaztedi RT-k paper bikaina egin du, eta Bilboko 16 urtez azpiko gazteek meritu handiko lana egin dute.

 

GORA UBR!!

                                                                                        (Argazkia: Alfredo Montaña)