UBR-ren emakumezkoen taldea jendaurrera itzuliko da. Carlonek zuzentzen dituen jokalariek aste batzuk gehiago jarraituko dute oraindik  beren jokoarekin dar-dar eragiten, Euskadiko Federazioak lehiaketa martxan jarri baitu berriz, nahiz eta kasu honetan hiru taldek bakarrik parte hartu.

Uni Bilbao taldeaz gain, Gaztedi RT eta Gernika R.T/Getxo R.T-k eratutako taldea izango dira lehiaketan parte hartuko duten hirukotea.

Gaztedik, euskal txapelketaren aurreko fasean, amore eman zuen zuri-gorrien aurka jokatutako bi partidetan, eta larunbat honetan Errekalden izango dugu.

Hilabete pasatxo igaro da -apirilaren 11n Iruñean itxi baitzuten aurreko txapelketa-, UBR berdegunera itzuli den arte lehiatzeko, eta denbora horretan jokalariek lanean eta prestaketan jarraitu dute.

Taldea lehiatzeko gogoz iritsiko da hitzordura, baina, Eneko Carlon entrenatzaileak esan duenez, aldaketak izango dira aurreko txapelketarekin alderatuta.

Neurketa bat, aukera bat taldeak hazten jarrai dezan, eta jokalariek duten maila erakutsi ahal izateko.

Partida ateak itxita izango da, osasun-egoera dela-eta, baina streaming bidez jarraitu ahal izango da UBRren Youtubeko kanalean.

GORA UBR!!

                                                       Universitario Bilbao Rugby vs Gaztedi RT / Emakumezkoen Euskal Liga.
                                                                             Maiatzak 15 Larunbata  – 18:00etan – Bilbao