Esaera anonimo batek dioenez, “gai baten amaiera bere hasiera baino hobea da”, eta hala erakutsi zuten larunbat honetan Barbarianseko jokalariek Gipuzkoako hiriburuan, norgehiagoka irabaztea lortu baitzuten, hamar minutu pasatxoren faltan markagailuan amore ematen ari baziren ere.
Partidaren hasieran, Valtecsa UBR ez zen oso sendo aritu defentsan, baina modu ordenatuan jardun zuen, eta, horrela, aurkariari ideiak agortu eta, azkenean, obalatuaren jabetza galtzen zuen. “Hiru laurdenetako” partidan aurkaria ez zen aurrekoan bezain sendo egon, baina atzealdean eta hegaletako batean arrisku handia sortu zuen bakarka.
Erasoan, bilbotarrek eraginkortasun handia erakutsi zuten partidaren lehen laurdenean. Aldi horretan, “22”ra egindako hainbat bisitari esker, lehen puntuak lortu zituzten. Askorbebeitiaren makilakada handi batek eta Patricio Cordobak burututako entseguak aurretik jarri zuten Barbarians.
Kolpe-trukea zenbait minututan, Valtecsa melean nagusi zela, baina akatsak eginez alboko sakeetan.
Atsedenaldia Kote Olaizolan, markagailuan aldaketarik izan gabe, eta 0-8 puntuazioa bizkaitarren alde, 18. minututik aurrera eta lehen berrogei minutuak igarotakoan.
Bigarren zatiaren hasieran aldaketak izan ziren gipuzkoarren aurrealdean, esperientzia eta pisua sartuz, eta horrek eragina izan zuen, egoera erabat aldatu baitzen zelaian.
Etxeko taldeak hobera egin eta norgehiagokaren gidaritza hartu zuen, baina Barbariansek egoerak aprobetxatzen zituen, abantaila gehiago hartzen zuen ostikoen bidez. Hala ere, ez zen denbora asko behar izan egoera aldatzeko.
Ordura arte arte bisitariek menderatu zituzten meleak, baina hori aldatzen hasi zen eta etxekoak eraginkorrago aritu ziren fisiko hutseko joko bertikalean. Hala, hiru entsegu lortu, eta aurretik jarri ziren markagailuan (19-11), amaierarako 13 minutu falta zirela.
Norgehiagokaren azken zatian, bisitariek aldaketak egin zituzten, eta, xehetasun batzuei esker, egoera Valtecsa aldera biratzen hasi ziren.
Palomeroren jokalariak nagusitasuna berreskuratzen hasi ziren jokoaren ekintza eta fase desberdinetan, baina, hala ere, Atléticoren defentsa gogorrak markagailua iraultzea eragozten zuen.
Alabaina, bukatzeko sei minutu falta zirela, eta melea sartzeko zenbait saiakera egin ondoren, Pepe Riojak entsegu desiratua lortu zuen, bikain egindako bosteko mele batean. Askorbebeitiak lortu zuen ondorengo transformazioa, eta 19-18 azaldu zen markagailuan.
Bost minutu aurretik eta dena erabakitzeke.
UBR taldearen jokoa bikaina izan zen azken zati horretan, baloia galdu gabe eta arau-hausterik egin gabe.
Minutu batzuk lehenago kanporatua izan zen etxeko harroina zelaira itzuli zen azken minutuetan, zelaiko jokalarien kopurua berdinduz eta presio eta berdintasun gehiago jarriz azken zati horretan.
Eta bisitarien joko bikaineko azken minutuen ondoren, azkenean aukera lortu zen: 22 linearen gainean ia erdiratutako kolpe bat, Aimarrek ondo aprobetxatu zuena Valtecsari garaipena emateko (19 eta 21).
Garaipen honek bide ematen dio UBRri bigarren fase honetan galdu gabe jarraitzeko eta sendo kokatzen du multzoko lehen postuan.
Jardunaldi berean Bera Bera “B”ren aurka galdu zuen Zaisa Txingudi izango da bilbotarren aurkaria zazpi egun barru Errekaldeko zelaian.
GORA UBR!!
Atlético S.S / Hernani CRE 19 vs Valtecsa UBR “B” 21