Valtecsa UBR “B”k Zaisa Txingudi taldea hartuko du larunbat honetan, eta partida horrekin Valtecsaren euskal ligako taldeak bigarren itzulia hasiko du.

Orain arte Barbariansek “B taldean” parte hartu du meritu handiz, partidarik galdu gabe eta kalitate handiko norgehiagokak eginez, eta batez ere, aurreko talkan erakutsi zuen bezala, ezer galdutzat eman gabe eta azken txistua jo arte borrokatuz.

Fase honetako lehen partidan Valtecsa UBR-k mendean hartu zuen Irungo taldea multzoko azken postuan helduko da hitzordura.

Sailkapeneko postu desberdinetan daude bi taldeak, baina ez da lehia erraza izango; beraz, jokalari bizkaitarrak buru-belarri aritu beharko dira, jokoan dauden puntuak eskuratu ahal izateko, eskarmentu handiko aurkari borrokalaria izango baitu aurrean.

Palomeroren taldeak martxa onarekin jarraitu nahi du ligan, bere jokoa egiten saiatuz eta beste garaipen bat bilatuz, bigarren fase honetan lana ondo egiten jarraitu ahal izateko.

Partida ateak itxita jokatuko da, egungo osasun-egoeraren ondorioz. Streaming bidez emango da UBR-ren Youtubeko kanalean.

Gora UBR!!

                                                  Valtecsa UBR “B” vs Zaisa Txingudi RC / Euskal Liga-Senior 1 Maila 
                                                                             Larunbata 29. 17:00etan / Bilbao