Larunbatean, Universitario Bilbao Rugby-ren 18 urtez azpikoen taldeak partida jokatu zuen Durangon. Historiarik gabeko lehia izan zen, Zuazolak zuzendutako jokalariek hasieratik menderatu zuten, eta arauzko denboraren amaieran ezin eztabaidatuzko emaitzarekin (7-94) nagusitu ziren.
Maiatzaren azken larunbateko goizeko bigarren txanda 16 urtez azpikoen taldearentzat izan zen, eta Ordizia hartu zuen Fango zelaian.
Talde gipuzkoarrak etxeko taldea gainditu zuen fisikoki fase askotan, baina etxekoek defentsan lan handia egin zuten eta, bigarren zatian bisitariak ezin zizan ziren lehen zatian bezain ondo moldatu.
Markagailuak (0-31), Ordiziaren garaipena islatzen du, baina ez du ondo jasotzen Uni Bilbao taldeko kideek zelaian egin zuten lana.
GORA UBR!!