Mario Barandiaran entrenatzaile argentinarrak, “Bilbao Rugby Universitario”-ren denboraldi-aurrearekin bat egingo du.
Barandiaran, prestatzaile fisikoekin batera, Valtecsa UBR Uni Bilbaoko lehen talde maskulinoaren prestaketa zuzentzen hasi da, klubeko kideak sasoian jartzeko, eta era horretan, ligako estreinaldira modurik onenean iristeko.
Bilboko talde teknikoak, oraindik ere aurretik egun ugari ditu taldearen prestaketa lanak bukatzeko eta horrela, bere gizonei lan-metodologia eta errugbia ulertzeko gakoak erakusteko. Izan ere, denboraldiaren hasiera urriaren 16-17ko asteburuan izango da, Gaztediren aurka, Arabako lurretan.
Ilusioz beteriko denboraldia izango da UBR eta bere zaleentzat; zeren eta, Barandiarán punta-puntakoa izango da Estatu mailako errugbian hazi eta sendotu nahi baituen taldearentzat.
GORA UBR!!