Errekaldeko kiroldegian UBR-ren emakumezkoen taldearen denboraldi-aurreko lehen partida izango da, datorren larunbatean, irailaren 18an.
Luxuzko bisitaria izango da Bilboko feudoan, Eneko Carlonen jokalariek VRAC-en emakumezkoen taldea hartuko baitute lagunarteko lehia honetan.
Eskualdeko ligan jokatzen duten Valladolidekoak jokalari berriz eta beteranoez osatutako talde borrokalari bat dira.
Universitario Bilbao Rugbyk ere aurpegi berriekin ekingo dio denboraldi honi, bajaren batekin aurreko ligarekin alderatuta. Asteburu honetako aurkariaren antzeko taldea osatu du, hau da, jokalari gazteak eta “beteranoak”, posizio-aldaketetara egokitzen saiatuko direnak, eta, aldi berean, erreferente izango direnak jokalari berrientzat.
Aurten ez da ilusiorik, gogorik ez konpromisorik faltako, Universitario Bilbao Rugbyko jokalariak ekintza bakoitzean eta jokatzen duten partida bakoitzean saiatuko baitira, aurkaria edozein dela.
Itzuli da errugbia Bilbora!
Larunbata 18 – 17:00etan / Errekaldeko Kiroldegia – Bilbo
Universitario Bilbao Rugby vs VRAC