Valtecsa UBR Nafarroara joango da denboraldi berriari hasiera emateko.

Bilbotarren aurkaria, La Única RT, bigarren mailan zegoen aurreko denboraldian, eta hurbil izan zuen salbazioa azken unera arte. Haien kontra hasiko dute denboraldia bilbotarrek.

Zuri-berdeek bi partida jokatu dituzte denboraldi-aurrean, emaitza desberdinekin. Lehia honetara iritsiko dira beren zelaia gotorleku bilakatzeko helburuarekin, inflexio-puntua izan dadin xedearen bilaketan. Izan ere, multzoko goiko postuetan egon behar duten taldeetako bat da nafarra.

Bestalde, Valtecsa UBR berritasun batzuekin iritsiko da denboraldi honetara, 18 urtez azpiko taldeko zenbait jokalarik jauzi egin baitute aurten lehen taldera. Valtecsa UBR “B” taldeko beteranoen eta gazteen arteko nahasketa hori izango dugu Euskal Ligan, denboraldi-aurrean irudi bikaina eman duena.

Ilusio eta lan handiko denboraldia izango du aurretik Valtecsa UBR “B” taldeak, eta Iruñea izango da abiapuntua.

Gizonezkoen I.Euskal Liga: La Única RT vs Valtecsa UBR “B”.
Iruña – Urriak 16 . 16:30etan.

GORA UBR!!