UBR taldeko emakumezkoen taldeak larunbatean ireki zuen arabarren eta bizkaitarren arteko lehia bikoitza, baina estreinaldia ez zen Rekaldeko taldearen aldekoa izan.

Partida parekatua izan zen bigarren zatiaren erdialdera arte, orduan bilbotarrek garesti ordaindu baitzituzten egin zituzten akats batzuk.

Liga hasierako urduritasuna baretuz joan zen erlojuak aurrera joan ahala, eta, ondorioz, Carlonen taldeak bere jokoa egin ahal izan zuen eta aurre egin zien etxekoei. Alabaina, azken aldiko akatsen ondorioz, partida ez zen ondo amaitu bisitarientzat.

Azpimarratzekoa da Universitario Bilbao Rugbyko jokalari sartu berrien eta kategoriaz jauzi egin duten jokalarien estreinaldia.

                                          Emazkumezkoen 1. Euskal Liga – 1.Jardunaldia

                                   Vithas Gaztedi RT 37 vs Universitario Bilbao Rugby 25

 

GORA UBR!!