Valtecsa UBR “B” Donostiara joango da asteburu honetan denboraldiko lehen garaipenaren bila.

Hirugarren jardunaldi honetan Atlético San Sebastián izango da bilbotarren aurkaria, porrot bat izan eta garaipen bat lortu ondoren sailkapenean bosgarren postuan dagoen taldea.

Aspaldiko ezagunak dira bilbotarrak eta donostiarrak, gudu askotan aurrez aurre aritutakoak, eta oso helburu berdintsuekin iritsiko dira hitzordura, baina garaipena garrantzitsuagoa da Barbariansentzat etxekoentzat baino; izan ere, orain arte bizkaitarrek ez dute zorte handirik izan euskal ligan.

Partida oso parekatua izango da, eta ziurrena xehetasun txikiekin erabakiko da dena; beraz, Valtecsa UBRk intentsitate eta kontzentrazio berarekin lan egin beharko du hasieratik bukaeraraino, akatsik egin gabe, nahi duen helburua lortuko badu.

Euskal Liga / Atlético San Sebastián vs Valtecsa UBR “B” – Urriak 31 / 12:00etan – Donostia. 

 

GORA UBR!!