Hirugarrenean asmatu zuen Barbariansek, azkenean bere garaipenen markagailua inauguratu ahal izan zuen hirugarren jardunaldian Atlético SSri irabazita.

Laurogeigarren minutua amaitzean markagailuan zeuden digituak ikusita, pentsa liteke lehia erosoa izan zela Valtecsarentzat, baina Kote Olaizolan jokatutako partida ez zen batere erraza izan. Valtecsa UBR ondo aritu behar izan zen jokoan laurogei minutuetan, aurkariak ez baitzuen batere erraz jarri.

Fase estatikoetan izandako nagusitasuna eta aurkaria geldituz defentsan egindako lan ona funtsezkoak izan ziren denboraldi honetako lehen garaipena lortzeko.

Lehen garaipen hau, zalantzarik gabe, lagungarria izango da Barbarianseko jokalariak ligako gorabeherak haztatu dezaten eta, horrela, beren jokoa hobetu dezaten hurrengo partidei begira.

Atlético S.S 0 vs Valtecsa UBR “B” 42 – Gizonezkoen I.Euskal Liga.

GORA UBR!!