Bultza Ligaren aurkezpena eta txapelketako 1. jardunaldia izan ziren Bilbon, 2021eko azaroaren 13an, larunbatarekin.

 

Errugbi txapelketa hori Euskadiko Errugbi Federazioaren babespekoa da, aurtengo edizioan seigarren denboraldia beteko du, eta kategoria federatua izango du.

 

Universitario Bilbao Rugby, Getxo RT, Gaztedi RT eta Hernani CRE dira gaur egun Bultza Ligan parte hartzen duten taldeak, baina, ziurrena, aurki, nabarmen handituko da parte-hartzaileen kopurua.



 

Inaugurazio-jardunaldian, Bilboko alkate Juan Mari Aburto, Gazteria eta Kirol zinegotzi Itxaso Erroteta eta Euskadiko Errugbi Federazioko ordezkariez gain, parte hartu zuten taldeetako zaleak izan ziren, harmailetan kolorea jartzen.

 

Universitario Bilbao Rugby eta Hernani C.R.E taldeek jokatu zuten lehen partida goizez, eta Gaztedi R.T eta Getxo R.T. taldeen arteko norgehiagokak eman zion amaiera jardunaldiari.

 

 

Ilusioz beteriko errugbi inklusiboko goiz honek abenduaren 12an izango du jarraipena bigarren jardunaldiarekin.

GORA UBR!!

 (Argazkiak: Alfredo Montaña)