UBRko eta Bera Berako taldeen artean azken aste hauetan jokatutako hirugarren norgehiagoka izango dugu jarraian, eta oraingoan “Gizonezkoen Euskal Ligako” talde donostiarrak jokatuko du Errekaldeko errugbi zelaian.

Seigarren jardunaldiari dagokion partida da, eta bilbotarrak multzoko zazpigarren postuan daude, aurkariaren garaipen eta porrot kopuru berberarekin, baina sailkapenean donostiarrak baino bi puntu gehiagorekin.

Valtecsa UBR “B” taldean gazteak eta beteranoak uztartzeak fruitu onak eman ditu, eta, azken jardunaldietan garaipenik lortu ez duten arren, gizonezkoen senior mailako lehen urteko gazte askoren lan onak erakutsi du egindako beharra.

Datorren larunbateko partida irekia izango da, eta dauden aukerak ondoen aprobetxatzen dituen taldeak aurkariak baino puntu bat gehiago izango du alde garaipena lortzeko.

Gizonezkoen I.Euskal Liga – 6. jardunaldia / Valtecsa UBR “B” vs AVK Bera Bera
Azaroak 27  / Bilbao – Errekaldeko Kiroldegia  / 16:00etan 
GORA UBR!!