Valtecsa UBR “B”ren” garaipena AVK Bera Beraren aurka, eguraldi zakarreko arratsalde batean jokatutako partidan, jokalariek ekaitz pean aritu behar izan baitzuten partidan. Hala ere, joko-zelaiaren egoera bikaina zen.

Etxekoek jarritako erritmoa bizia izan zen hasieratik, presio handia egin baitzuten hala erasoan nola defentsan. Horren emaitza aurkariaren eraginkortasuna izan zen, atsedenaldia iristean pare bat marka baitzituzten aldean. Bera Berak, berriz, transformazio bat baizik ez zuen lortua zigor-kolpe batean.

 

Bigarren zatia lehen berrogei minutuen antzekoa izan zen, baina Bera Berak presio handiagoa egin zuen erasoan, arau-hauste gehiago egin ziren, eta horietako batean txartel horia atera zieten etxekoei.

 

Ordezkoak jartzean egindako lan onaren ondorioz, etxekoek erritmoari eutsi zioten jokoan, eta, horrela entsegu batzuk lortu, eta aldeko markagailuarekin eman zioten amaiera partidari (26-3).

 

Gizonezkoen I.Euskal Liga /  Valtecsa UBR “B” 26 vs AVK Bera Bera 3
GORA UBR!!