Euskal ligako jardunaldian, 16 eta 18 urtez azpikoen taldeek partida onak jokatu zituzten emaitza desberdinekin.

16 urtez azpikoen taldeak Getxoren aurka jokatu zuen larunbat goizean Bilbon, euria egin zuen partida osoan, eta horrek jokoa zaildu zuen fase askotan.

Lehia entretenigarria eta parekatua izan zen, Getxok errenta txikia izan zuen azken txanpan, baina etxekoek berdintzea lortu zuten amaierarako sei minutu falta zirela.

Bilbotarrak partida eskuratzeko gertu izan ziren azken minutuetan, baina ez zuten zortea alde izan. Partidaren bukaeran, 15 puntuko berdinketa ageri zen markagailu argitsuan.

Bestalde, 18 urtez azpikoen taldeak ere Bilbon jokatu zuen Nafarroako La Única taldearen kontra, igandeko goiz eguzkitsuan.

Lehen zatia bukatu arte joko parekatua egin zuten biek, baina etxekoek abantaila txiki bat lortu zuten.

Bigarren zatian egoera erabat aldatu zen. Bizkaitarrek nabarmen gainditu zuten aurkaria, defentsa bikaina eginez; hala, bigarren zatiaren amaieran Iruñekoek hutsean zuten markagailua, eta arauzko denboraren amaieran 43-10 emaitza agertu zen.

18 urtez azpikoen taldeak datorren asteburuan bukatuko du urtea Getxoren aurka Faduran. Bestalde, 16 urtez azpikoen taldeak ere datorren jardunaldian amaituko du urtea Gipuzkoan Bera Beraren aurka. 

GORA UBR!!

(Argazkiak: UBR / Alfredo Montaña)