Lamiak UBR taldeak bere lehen txapelketa jokatu du gaur Sevillako Cavaleri errugbi zelaian. Hortalezako Khalesi, Sevillako Ama Malei eta Cadizko Portuko Camaleonei aurre egin diete.

Txapelketa oso parekatua izan da, Lacartijas eta Camaleonas taldeek irabazi dute. Emozioz beteriko jardunaldia izan da eta errugbiak eta emakumeok  irabazi dute.

Lamientzat jokatu duten lehen txapelketa izan den arren, ez da alde handirik egon aurkariekin. Nabarmentzekoa da talde guztiek goraipatu dituztela joko garbiagatik.

Madrilen jokatuko den hurrengo txapelketarako prestatzen jarraituko dute.

GORA UBR!!