UBR-ko emakumezkoen taldea txapelketara itzuliko da azken partida jokatu eta ia hilabetera; orduko hartan, argi eta garbi irabazi zion La Única talde nafarrari.
Bilbotarrek beren multzoko bigarren fasea irekiko dute txapelketako liderraren aurka: Arabako Vithas Gaztediren aurka. Urrian liga hasteko bizkaitarren aurka Gamarran jokatu zuten norgehiagokan, 37-25 irabazi zieten bizkaitarrei.
Bi taldeak berdinduta daude sailkapenean, baina Gaztedi dago lehen postuan, hiru garaipen, berdinketa bat eta porrot batekin.
A priori partida parekatua izango da; beraz, aukerak ondo aprobetxatzen eta bere bertuteei etekina ateratzen asmatzen duen taldeak lortuko ditu puntuak.
Partida bikaina larunbat honetan, urtea hasteko. Carlonen taldeak etxean indartsu jokatzea espero du.
