Valtecsa UBRk amore eman zuen Hernaniren aurka larunbatean Donostian jokatutako partidan.

Atzerapen handiz hasi zen norgehiagoka, arbitroa iristeko izandako arazoengatik, eta partidari hasiera eman aurretik minutu bateko isilunea egin zen, Hernaniko kideen senitarteko baten omenez.

 

Lehen zatia parekatua izan zen, eta bilbotarrek lehiaren pisua eraman zuten denboraren zati handi batean, lehen zatiko azken txanpara Hernaniko taldearen aurretik iritsita. Alabaina, defentsan egindako zenbait akatsen ondorioz, “etxekoek” markagailuan aurretik jarrita bukatu zuten lehen zatia, 17-6.

Aldageletatik itzulita, Bilboko defentsak deskonexio txiki bat eduki zuen, eta Hernanik etekin ona atera zion, minutu gutxitan bi entsegu eginda.

Valtecsak bere burua berrosatzen asmatu zuen, eta berriz itzuli zen lehen aldian hain emaitza ona eman zion presiozko jokora.

 

Defentsan hobekuntza izan arren, ez zuen erasoan asmatu, baina, hala ere, Barandiaranen jokalariek aurre egin zioten taldeari. Valtecsak fase askotan gainditu zuen arerioa, baina honek ondo jakin zuen aldeko emaitzari eusten, eta 31-6 emaitzarekin iritsi zen partida-amaierara.

Valtecsaren irudi bikaina, porrota gorabehera.

Ohorezko B Maila –  A Taldea / 10. Jardunaldia – Hernani C.R.E 31 vs Valtecsa UBR 6

GORA UBR!!