Peñascal UBR Fundazioak zelaira egin zuen jauzi larunbat honetan, lehen partida jokatu ahal izateko taldeak bere prestakuntza eta formazioarekin daraman denboran.
Partida hiru aldiko formatuan jokatu zen eta emaitza ez zen hain garrantzitsua izan, baina norbait estatistika honen jarraitzailea bada, esan dezakegu Peñascal UBR izan zela garailea.
Partida entretenigarria izan zen, akzio handiekin bi aldeetatik. Peñascal fundazioko jokalariek ondo erakutsi zuten entrenamenduetan egindako lana.
Errugbiko arratsalde bikainaz gozatzeko aukera izateaz gain, Peñascal UBR taldeko kideek etekina atera ahal izan zieten UBR eta Nerbioi taldeetako beteranoen irakaspenei, horiek gure jokalariei lagundu baitzieten partidan.
Hortaz, lerro hauetatik eskerrak ematen dizkiegu bi aldeetako beteranoei, Peñascaleko parte-hartzaileei emandako arretagatik, hasiberrienei irakatsiz, zainduz eta zuzenduz.
Errugbia izan zen irabazle bakarra arratsalde horretan.