Euskal Ligako taldeak asteburu honetan ekingo dio lehiaketako bigarren itzuliari. Gaur egun, bilbotarrak bosgarren postuan daude, lau garaipen eta bost porrotekin; eta nafarrak, berriz, bigarren postuan daude, orain arte jokatu dituzten zortzi neurketetan nagusitu ondoren.

 

Valtecsa UBR “B” une onean iritsi da partidara, azken partidetan erakutsi duen bezala. Hala, talde bizkaitarrak onena ematea espero du, baina hilabete hauetan zelaian duen balioa ondo erakutsi duen aurkaria izango du aurrean, Errekaldera faboritoa izateko itxurarekin iritsi dena.

Gizonezkoen I.Euskal Liga  – Valtecsa UBR “B” vs La Única RT.
Urtarrilak 22 / 13:30etan / Bilbao 

GORA UBR!!

(Argazkia: Pedro Moreno)