Valtecsa UBRk Eibar hartuko du etxean larunbat honetan, bederatzigarren jardunaldiko partida atzeratua erabakitzeko, eta, horrenbestez, bilbotarrek amaiera emango diote lehen faseari.

Zenbakiei begira, bi taldeak oso paretsu helduko dira larunbateko partidara, baina bisitariak gainetik daude sailkapen-taulan; beraz, lehia irabazten duenak zenbakiak alde izango ditu bigarren faseari begira, alegia, koltxoi txiki bat.

Aurreko jardunaldian Bera Bera mendean hartu ondoren iritsiko da partidura Eibar. Partidu hori armaginek irabazi zuten, meléan eta touche-maul-eko ekintzetan egindako lan onari esker, horiek baitira eibartarren indarguneak.

Une onean iritsiko da hitzordura Eibar, eta, gainera, jokalarien zerrendan hainbat errefortzu izango ditu, denboraldiaren hasierarekin alderatuta: 2021eko azaroan iritsitako Luciano Gómez eta Nicolás Braim argentinarrak eta duela egun batzuk Gipuzkoako udalerrira heldu den Santiago Gramajo argentinarra.  Errefortzu horiek plus bat dira eibartarrentzat.

 

Valtecsa UBR taldeak amore eman zuen Pasek Belenos liderraren aurka azken partidan, baina joko bikaina egin zuen Fangoko zelaian, bilbotarren lanaren erakusgarri. Hortaz, lehia irabazten saiatuko da, bai baitaki horrek aukera emango diola hurrengo fasera sailkapenean plus batekin iristeko.

 

Kontzentrazioa eta intentsitatea hasierako txistutik, ahalik eta akats gutxien egitea eta jokoaren faseetan indarra hartzen saiatzea, horra hor gakoak Valtecsa UBRk garaipena lortu ahal izateko.

 

Valtecsa UBRk ahalegina egingo du zaleen aurrean bere jokoa zabaltzeko eta lehen faseko azken partidan garaipena haiei eskaini ahal izateko.

 

Ohorezko B Maila: Valtecsa UBR vs Eibar RT. Errekaldeko kiroldegia – Bilbao. 16:00etan