16 urtez azpiko taldeko jokalariak Lasarte-Oriara joango dira larunbat honetan Cristalería Viatek Hernaniren aurka jokatzeko zazpigarren jardunaldiko partidan.

Bilbotarrek jokoan dauden puntuak eskuratu nahi dituzte gipuzkoarren aurka, urrian biek Bilbon jokatu zuten norgehiagokan bezala.

Euskal Liga – Sub 16:  Cristaleria Viatek Hernani vs  Universitario Bilbao Rugby
Lasarte/Oria.  16:30etan.

 

Bestalde, 18 urtez azpikoen taldeak Ordizia RE izango du aurkari larunbat goizean, Bilbon. Talde horrek garaipena lortu zuen bilbotarren aurka, urrian kirol-denboraldiari hasiera eman zion partidan.

Euskal Liga – Sub 18:  Valtecsa UBR vs Ordizia RE.
Errekaldeko kiroldegia – Bilbao. 12:45etan.
GORA UBR!!