Valtecsa UBR “B” Logroñora joango da asteburu honetan 11. jardunaldiko partida jokatzera.

Paretsu dauden bi taldeen arteko norgehiagoka izango da. Urrian Bilbon jokatutako partidan, paretsu jokatu zuten, eta, azkenean, errioxarrek irabazi zuten gutxienekoagatik.

Puntu-berdintasuna dago taulan, baina etxeko taldea bi postu gorago dago sailkapenean. Beraz, bisitariek garaipena lortuz gero, postu batzuk igo ahal izango lituzkete, bai eta kanpaina bikaina egiten jarraitu ere, Valtecsak euskal ligako 1. mailan jokatzen duen lehen aldian.

Ez da lehia erraza izango, eta, beraz, ahalik eta akats gutxien egiten saiatzea, hasierako txistutik bizitasunez jardutea, eta hain joko ona ematen ari den beteranoen eta gazteen arteko nahasketari probetxua ateratzea funtsezko gakoak izango dira jokoan dauden puntuak Bilbora ekartzeko.

Gizonezkoen I.Euskal Liga:  Domiberia R.C. Rioja vs Valtecsa UBR “B”
Pradoviejo -Logroño. 12:00etan. Urtarrilak 30.
GORA UBR!!