Euskal Ligako talde seniorrek bezala, 18 urtez azpikoen eta 16 urtez azpikoen taldeek ere ligako partidak izango dituzte larunbat honetan, etxean eta kanpoan.

18 urtez azpikoa izango da jauzi egiten lehena, Zuazolakoek Hernani-AtSs taldearen aurka neurtuko baitituzte indarrak, 12:00etan, Irungo Plaiaundi zelaian, Hernaniko jokalekua oraindik prest ez dagoelako.

Partida zaila izango da bizkaitarrentzat; izan ere, joaneko partidan, Bilbon, garaipena lortu zuen Hernanik, eta denboraldi bikaina egiten ari da.

Euskal Liga  – Sub 18 . Hern-AtSs vs Valtecsa UBR “Sub18”
Plaiaundi – Irún. 12:00etan

 

Bestetik, 16 urtez azpikoek Vithas Gaztediren kontra jokatuko dute Fangon 12:45ean.

Arabarrak ligako buru dira, eta joko bikaina egiten ari dira denboraldi honetan. Hori agerian dago sailkapenari erreparatuta, partida guztiak irabazi baitituzte.

Sub 16 – Euskal Liga. Universitario Bilbao Rugby  vs Vithas Gaztedi RT
Bilbao. Errekaldeko Kiroldegia. 12:45etan
GORA UBR!!