Universitario Bilbao Rugbyk garrantzi handiko norgehiagoka jokatuko du larunbat honetan, multzoko bigarren sailkatua den Cominter Tisu Hernani hartuko baitu etxean 16:00etan.

Talde gogorra da Hernani, liga honetan erakutsi duen bezala, zelaian ideiak argi dituena eta bere indarguneei etekina ateratzen ondo dakiena.

 

Ligako azken partidak irabazi ondoren iritsiko dira hitzordura Carlonen neskak, bilbotarrek egindako lan bikainaren erakusgarri. Baina liga hau geldialdi ugari izaten ari da jardunaldien artean, eta hori oztopo izan daiteke mailari eusteko.

 

Maila bakarra dago bi taldeen artean, sailkapenean puntu-kopuru bera baitute; beraz, garaipena bizkaitarrek eskuratuz gero, etxekoek multzoko bigarren postura egingo lukete jauzi eta ligan egindako lan onari eutsiko liokete.

Kontzentrazioa defentsan eta ahalik eta akats gutxien egitea, aurkariak opariak aprobetxatu ez ditzan, itxuraz parekatua izango den partida batean; horra hor funtsezko gakoak puntuak etxean gera daitezen.

Emakumezkoen Euskal Liga. Universitario Bilbao Rugby vs  Cominter Tisu Hernani
Bilbao. Errekaldeko Kiroldegia. 16:00etan 
GORA UBR!!