Valtecsa UBR argi eta garbi gailendu zen larunbat arratsaldean Fangon, Donostiako Atlético San Sebastián taldearen aurka.

Kontu handirik gabeko norgehiagoka izan zen, talde bat argi eta garbi nagusi baitzen hasieratik bertatik, eta norgehiagoka menderatu baitzuen, ekintza bakoitzaren jabe eginez eta merezimenduzko jokaldiak taxutuz.

Lehenengo aldiaren amaierako emaitzak argi islatzen zuen dena (52-0).

Bigarren aldian antzera joan zen dena, etxekoen nagusitasunarekin, eta, hala, Barbariansek egoera aprobetxatu zuen jokalari guztiek minutu batzuk joka zitzaten.

Azken emaitzak etxekoen nagusitasuna islatzen du (71-0).          

Gizonezkoen I.Euskal Liga –  Valtecsa UBR “B” 71 Vs Atlético SS. 0
GORA UBR!!